Itxi

Amarauna

MAPANDREAK

Mapandreak: Andre izenak dituzten Donostiako kaleen mapa

Itzair Alduntzin | EITB Media

Ane Txueka arkitektoak izan du mapa hau egia bihurtzeko kemena

  • Mapandrea, Donostian andre izena duten kaleak biltzen dituen mapa ilustratua

    Mapandrea, Donostian andre izena duten kaleak biltzen dituen mapa ilustratua

    20:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

500 ale argitaratu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta hiriko leku estrategikoetan banatu dira. «Mapandreak»  hiriko kale-izendegian emakumeak ikusarazteko atera den mapa da.

Ane Txueka arkitektoak udaleko berdintasun sailean lanean aritu zenean pentsatu zuen bazela garaia, Gipuzkoako hiriburuan andre izena duten kaleekin mapa bat ateratzeko garaia.

Mapa hartuta etorri da gurera. Donostiako kaleen %6 baino gehixeago dira andre izena dutenak. Horietariko emakume batzuk ezagun egin dira zorionez, beste batzuk, ordea, ez dakigu nor diren. Ezagutu nahi dituzue eta jakin non duten kale, plaza edo eskulturarik? Hemen duzu eskura.