Itxi

Arratsean

Bihotzeko fonoteka

Jose Ramon Iruretagoiena, Izeta II

Harri jasotzailea da Izeta II. Mende laurdenez plazaz plaza darabilen izena utzi eta Jose Ramon aritu zaigu bihotzean arrastoa utzitako kantuen berri ematen. Bihotzeko fonoteka erakutsi digu.    

  • 53:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izeta II harri jasotzailea da. Mende laurdena darama plazaz plaza erakustaldiak eta apostuak egiten.

Plazako izena plazan utzi, eta Jose Ramon bera aritu zaigu bizitzan zehar bihotzean arrastoa utzi dioten musikak erakusten. Haiek entzunez kontatu digu bere berri.

Erakutsi dizkigu lasaitzeko erabiltzen dituen doinuak, konpartitutako erromeriatan bilduak, une goxoak gogora ekartzen dizkiotenak...

Bihotzeko fonotekan. Euskadi irratian.