Itxi

Arratsean

Bihotzeko fonoteka

Joseba Asironen bihotzeko fonoteka

Testamentuarekin amaiera, Joseba Asironek. Ez berearekin. John Lennonek Yokori utzitakoa ematen duenarekin. Beretik kontatu diguna entzuteko moduan hemen.

  • 54:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Testamentuarekin amaiera, Joseba Asironek. Ez berearekin. John Lenonek Yokori utzitakoa ematen duenarekin. Beretik kontatu diguna ondoren:

Bihurria, interes anitzeko, disperso eta liluratzen zuen guztia eskolaz kanpo topatzen zuen mutikoa, Iruñeko alkate da gaur egun, protokolo arduradunen sufrikariorako.

Kantaldi bakoitzean itsasoan itotzen zen txakurraren kantuz lokartzen zituen seme-alabak, hain une gozorako hautatutako istorioa ulertzen hasi ziren arte… Alaba txikiarekin dantzan ikusi dugu, tesia egiten ari zen urte lanpetuetan. Eta aitortu digu bere trauma: alabak ez duela beretzat hain hunkigarri ziren momentu haien oroitzapen zipitzik. Susmoa, ez ote duen gogoratu nahi (kontuan izanik, berak, Joseba Asironek aitortu digula, dantzan, mmm.. ezetz… dantzan ez dela oso trebea).