Itxi

Arratsean

Bihotzeko fonoteka

Eneko Goiaren Bihotzeko Fonoteka

Donostiako alkatearen txanda izan dugu gaur, Euskadi Irratiko 'Bihotzeko Fonoteka'n.

  • 53:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Ez dakigu nolako Bihotzeko Fonoteka izango zen Eneko Goiarena, zuzenbideari heldu beharrean, arte ederretarako tentazioari baietz esan izan balio.

Goiak ez zuen sortzea amets: restaurazioa zitzaion erakargarri. Eta, ausartuko gara ondorioztatzen, ez zela beharbada hain desberdina izango. Izan ere, hasieratik kokatu ditu denboran bere aukerak: beranduegi jaioa kantu batzuentzat, garaian jaioa beste batzuentza, eta batez ere, arrasto ttiki bati segika, altxor aurkikuntza: modan zegoen kantua zekarren disko berean aurkitutako hura, edo txikitako kantuaren jatorrizkoaren bila hasi eta… ‘bidea zurekin egin nahi dut’ esaten duen kantua topatu. Ez da horrela, poetikoagoa da askoz ere, jatorrizkoa… baina, mezua jaso behar zuenak jasotzeko suertea izan zuen, mimoz egindako aukeraketa pribatu eta intimo hartan.