Baipasa
Walk On The Basque Side
Kuartangora eraman gaitu Vanessa Sanchezek
Garazi Urdanpilleta | EITb Media
"Walk On The Basque Side" tartean egin ohi dituen ibilaldiei heldu die berriz Vanessa Sanchezek. Aste honetan, Arabako Kuartangora eraman gaitu, edertasunez eta dinamismoz betetako herrira.
-
Kuartango
11:39 min
Kuartangoraino bidaiatu dugu Vanessa Sanchezekin, "Baipasa"ko Walk On The Basque Side tartean. La Gran Kedada Rural topaketa jendetsuan izan zen asteburuan Vanessa bera, eta Europako emakumezko 11 ekintzailerekin ere egongo da datozen asteetan, Kuartango LAB izeneko enpresa hazitegira hilabete batez lanera baitatoz, The Break izeneko proiektu europarraren barruan. Aitzakia horretan, inguru horretako hainbat ibilbide eta leku interesgarri proposatu dizkigu, tartean, Nerbioiren urjauzia, Urbina Basabeko erdiaroko dorretxea, trikuharriak eta bainuetxe ohia.