Itxi

Baipasa

Lanbideak eta lantegiak

Bellota esku-tresnak

Betiko aitzurrak garai berrietan nola egiten dituzten ikusten izan gara Legazpiko lantegian.

  • Legazpiko Bellota lantegia

    Legazpiko Bellota lantegia

    12:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azkeneko 115 urteotan aitzur hauek eta beste esku-tresna asko egiten dituen Legazpiko lantegiko martxa ezagutu dugu. Garai bateko Patrixio Etxeberriaren "fabrikako" lan martxa.

Zumarraga aldetik Legazpira sartzerakoan, errepidearen bi aldeetara kilometro luzea lantegietako pabiloi ilun artean egin izan du bisitariak. Gaur egun ez dira horren ilunak, eta barruak ere aldatuta daude. Ez da enpresa bakarra; hainbat daude. Eta tartean jarraitzen dute bakarra izandakoaren oinordekoek bitan banatuta: AGROSOLUTIONS izenpean nekazaritzako makinariarentzat osagaiak egiten dituzte batean eta BELLOTAn eskuko lanabesak VENANPRI taldearen barruan.
Lantegi bana du bestalde BELLOTAk Erresuma Batuan, Mexikon, Kolonbian, Nafarroan (Ollokin) eta Gipuzkoan (Legazpin). Azken honetan, duela mendea pasa sortu zen eremu berean dagoen lantegian izan da Tere Beloki. Bai, Zumarraga aldetik lantegi arteko errepidean barrena joanda ... fabrikazio arduraduna zuen atarian zain: Itxaso Agirregomezkorta.