Itxi

Ekosfera

Ekosfera

Berdetasuna arkitekturan eta plastikoaren ordezkoak etxean

Leire Milikua arkitekto gaztearekin diseinuaz eta teknologiaz hitz egingo dute 'Ekosfera'n igande goizean, eta Javier Barrios plastikoaren ordezkoez arituko da.

Arkitekto gazte baten gogoetak, 'Ekosfera'n. Leire Milikuaren iritziz, azken orduko diseinua eta tresneria teknologikoa ez da berdetasunaren oinarri bakarra, bestelako giza ondarea ere kontuan izan behar da, eta, bide horretatik, baita "agroekologia" izenaz ezagutzen den ere.

Bilbon, SINPLASTICO kooperatibak produktu alternatiboak eskaintzen ditu, bai etxerako, bai haurrak hazteko, bai norberaren garbitasunerako. Javier Barriosekin hitz egingo dute 'Ekosfera'n.