Itxi

Ekosfera

'Ekosfera'

Boluetako passivhaus eraikinetara egingo dugun bisita gidatura etorri nahi?

Etorri nahi izanez gero, bidali izena, telefonoa eta sorterria helbide honetara: ekosfera@eitb.eus.

Urtero bezala, 'Ekosfera' saioak bisita gidatua antolatu du. Aurten entzuleek aukera izango dute Bilbon, Bolueta auzoan, Visesa egiten ari den eraikin bereziak ikusteko. Etxe bloke handi eta altuak dira (108 etxebizitza ditu lehenengoak, eta 190 bigarrenak) passivhaus ereduari jarraiki eginak. Beraz, bereziki zaindurik dituzte isolamendua, hermetikotasuna, arotzeria eraginkorra... Arkitektura bulegoko pertsona bat izango dugu gidari. Etorri nahi?

Seguritate arrazoiak direla eta, bisitarien kopurua mugatu behar da; gehienez ere, 20 laguneko taldea izango da. Etorri nahi izanez gero, bidali izena, telefonoa eta sorterria helbide honetara: ekosfera@eitb.eus.

Garaiz adieraziko da elkartzeko gunea eta ordua.