Itxi

Albisteak

Asteazkenean

Jaio berriei opari bereziak egiten dizkieten herriak, 'Faktoria'n

G.U.

Gainera, indar parapolizialek duela 40 urte eraildako Iñaki Etxaberen seme-alabak elkarrizketatuko dituzte, eta Maialen Lujanbioren asteroko tartea ere izango da entzungai.

Jaio berriei opari bereziak egiten dizkieten hainbat herri ezagutuko dugu asteazken honetako 'Faktoria'n. Gainera, indar parapolizialek duela 40 urte eraildako Iñaki Etxaberen seme-alaben lekukotzak entzun ahal izango ditugu.

8:00etan, Maite Artolaren gidaritzapean hasiko da saioa. Eguzki Urteagaren, Hedoi etxarteren eta Mikel Aramendiren solasaldiaren ondoren, 9:00etan, Aitor eta Olatz Etxabe elkarrizketatuko ditu Artolak. Duela 40 urte, euren aita, Iñaki Etxabe, indar parapolizialek erail zuten Kanpatzarreko bere erretegian, Etxabe-enean. Kasua argitzeke dago, eta sendia ez dute sekula biktimatzat hartu. Euren lekukotza ematen izango dira 'Faktoria' saioan.

Gainera, ASPEGI elkarteko (Gipuzkoako Emakume Profesional eta Entrepesari Elkartea) Adriana Azurmendirekin hitz egingo dute, eta Maialen Lujanbioren sinadura entzuteko auekra ere izango da 10:00ak aurretik.

Ondoren, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, asteazkenero legez, Santi Leone izango da. Ondoren, Gasteizko Oihaneder etxeak urtea bete duela eta, Iñaki Lazkano teknikariarekin arituko da Etxezortu. Bestalde, 11:00etan, 4.0 Industriaz arituko da Iñigo Odriozola DATIK enpresako telekomunikazio ingeniaria.

Horrez guztiaz gain, haurrak jaiotzen direnean Aretxabaletan, Bermeon eta Laudion egiten dieten oparia ezagutuko dute, baita euskal sinboloak modan nola jarri diren ere. Gainera, Esther Moyuaren liburu gomendioa ez da faktako, ezta Imanol Ituinoren magia tartea ere.