Itxi

Albisteak

Hauteskunde elkarrizketa

Urkullu: '24 eserlekutik behera, emaitza txarra litzateke guretzat'

Iñigo Urkullu lehendakaria eta EAJren Arabako zerrendaburua elkarrizketatu du Maite Artolak 'Faktoria'n.

  • 22:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arabako zerrendaburua ausartu da igandeko emaitza posibleei buruz hitz egitera. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, 24 legebiltzarkidetik behera, emaitza txarra litzatekeela esan du eta 27tik gorako emaitza espero izatea ez dela errealista.

Autogobernuaren gaiari helduta, bere burua XXI. mendeko independentistatzat duela esan du Lehendakariak. Gainera, legealdi hau kontsultaren legealdia izatea espero duela esan du Iñigo Urkulluk. Independentziak EAJren autogobernuaren proiektuan duen lekuaz galdetuta, balizko Euskal Estatu Independientean Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeek leku propioa izan behar dutela azpimarratu nahi izan du Lehendakariak.

Enpleguari dagokionez, besteak beste, kontratu hobeak lortzea eta lau urtean langabezia tasa %10tik beherakoa izatea dira EAJren erronkak.