Itxi

Albisteak

Erraustegia

"Foru Aldundiak erraustegiaren emaitza kontuan hartu beharko luke"

Erraustegia Erabakia plataformako kidea da Jose Mari Ribadeneira. Zubieta eta Usurbilen egindako galdeketa Foru Aldundiak aintzat hartu beharko lukeela esan du.

  • 4:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zubietan eta Usurbilen, errausketaren inguruko galdeketa egin dute asteburuan. Denera,  5.312 lagunek izan dute galdeketan parte hartzeko aukera, eta ezezkoa gailendu da. Erraustegia Erabakia plataformako kide Jose Mari Ribadeneirak 'Faktoria' saioan esan du asteburuan egindako galdeketa Foru Aldundiak aintzat hartu beharko lukeela.

Zehatzago esanda, 2.317 lagun joan dira botoa ematera, erroldaren ehuneko 43,6. Eta horietatik, 2.269 lagunek esan dute erraustegiaren aurka daudela, 39 lagun berriz, alde azaldu dira alde.

Galdeketa ez da loteslea, baina galdeketaren bozeramaileak pozik azaldu dira parte hartzearekin, eta, ekimenarekin. Foru aldundiari bilera eskatzekotan dira.

Erraustegia Erabakia plataformako kidea da Jose Mari Ribadeneira. Zubieta eta Usurbilen egindako galdeketa Foru Aldundiak aintzat hartu beharko lukeela esan du.

ukeela esan du.