Itxi

Albisteak

Azaroak 11

'Naparra' auziaz arituko da, ostiralean, 'Faktoria'

G.U.

EiTB

Eneko Etxeberria, anaia, eta Iñigo Iruin, familiaren abokatua, elkarrizketatuko ditu Maite Artolak.

  • 'Naparra'ren argazkia

    'Naparra'ren argazkia

Ostiral honetan, azaroak 11, 'Naparra' auziaz arituko gara 'Faktoria' saioan. Eneko Etxeberria, anaia, eta Iñigo Iruin, familiaren abokatua, elakrrizketatuko ditu Maite Artolak.

Saioa 7:00etan hasiko da eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 8:30ean, solasaldian izango dira Joseba Arruti kazetaria, Felipe Juaristi kazetaria eta Laura Mintegi idazlea. 9:00en bueltan, berriz, 'Naparra' auziaz izango dugu hizpide. Maite Artolak Eneko Etxeberria, anaia, eta Iñigo Iruin, familiaren abokatua elkarrizketatuko ditu. 9:30ean, berriz, solasaldian izango dira Mikel Serrano Zumarragako alkaterekin, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin eta Eneko maioz Orexako alkatearekin.Katastroaz eta herritarrkiko harremanaz arituko dira.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Lehen-lehenik, Mikel Gartziak eta Jurdan Arretxek asteko titularren analisia egingo dute. Kirol aurrerapenaren ondoren, Urdaibai Bird Centerrekin bat egingo dugu, Edorta Unamunorekin hitz egiteko.

11:00etan, Behobia-Donostia lasterketa ezagunaren atarian, Joxe Miguel Irazu etorriko da guregana. Berak irabazi zuen lasterketa lehenengo aldiz egin zenean. Gainera, bere alboan izango dugu Lorea Ayala, gaur egungo kirolarien prestatzailea. Lehen eta orain korrikalariek euren burua nola prestatzen  zuten/duten aztertuko dugu. 11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu, eta, jarraian, Amaia Artetxe lankideak junior maila munduko badminton txapelketa ekarriko digu.

12:00etan, Durangora joko dugu, bertako Manzisidor erlojutegiak 150 urte bete dituelako. Gainera, Ane Muñozen zinema proposamena ere entzungo dugu.

7:00etatik 13:00era, lanean izango dugu 'Faktoria'.

oria'.