Itxi

Albisteak

Abenduak 21

San Tomas azokari begira egongo da 'Faktoria' asteazkenean

G.U.

EiTB

Bilboko eta Donostiako azoketan egongo dira gure unitate ibiltariak. Gainera, Garbiñe Biurrun epailearekin hitz egingo dugu Anesvad Fundazioaren Patronatuaren kanpainaz.

  • Potxola, Donostiako San Tomas eguneko txerria

    Potxola, Donostiako San Tomas eguneko txerria

San Tomas azokari begira egongo da 'Faktoria' asteazkenean. Bilboko eta Donostiako azoketara egingo dugu bisita, gure unitate ibiltarien bitartez. Bestalde, Garbiñe Biurrun epailearekin hitz egingo dugu Anesvad Fundazioaren Patronatuaren kanpainaz.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Niko Cuenca ekonomistaren azalpenak entzungo ditugu. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Diaz Noci, Eguzki Urteaga eta Hedoi Etxarte.

09:00etan, eguneko gai nagusien errepasoa egin ondoren, Bilbora eta Donostiara joko dugu, San Tomas azoken berri izateko. Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramailarekin arituko gara hizketan. 09:30ean, enpresak lehiakorrago egiteko antolaketa berriez arituko gara Mondragon Unibertsitateko Lander Belokirekin eta Lancorreko Leire Bardisarekin. Saioaren amaieran, Koldo Almandozen zinema gomendioa entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Bilboko San Tomas azokaren berri izango dugu Iñaki Larrañaga lankidearen bitartez. Laukiz sokatira taldea izango du alboan. Kattalin Minerren tartea entzungo dugu, eta, ondoren, kirol aurrerapena izango dugu. Juanjo San Miguel lankideak migrazioak izango ditu hizpide.

11:00etan, Donostiako San Tomas azokan egingo dugu kukua Iratxe Eizagirre lankidearen bitartez. Kristina Saralegirekin hitz egiteko aukera ere izango dugu. Jarraian, Pitxi, Post eta opari emaileak animaziozko filma ezagutuko dugu, ostiralean karteldegian estrenatuko duten haurrentzako pelikula. Gorka Sesma zuzendariak eta Edorta Barruetabeña gidoilariak emango dizkigute xehetasunak. 11:30ean, youtubermania izango dute hizpide Amaia Nasiak eta Arantzazu Fernandezek.

12:00etan, Bilboko azokara joko dugu atzera. Ondoren, Anesvad arretarik jasotzen ez duten gaixotasunak ikustarazteko egiten ari den kanpainaz hiltz egingo digu Garbiñe Biurrun epaileak, bera delako Anesvad Fundazioaren Patrunatuko presidentea. Gainera, eskaparateak modu erakargarrian prestatzen erakutsiko digu Jessica Perez Oliden eskaparatistak. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.