Itxi

Albisteak

Maiatzaren 24an

Joseba Otaegi aizkolari eta bertsolaria, asteazkenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

UVESCO supermerkatu taldeak Erakon eta kanporako dituen asmoez ere ariko gara Angel Jareño presidenteordearekin. Bilbon gosaltzeko eta zerealak saltzeko ireki duten Let's Cerealen izango gara.

Joseba Otaegi aizkolari eta bertsolariaren bisita izango dugu, asteazkenean, 'Faktoria'n. Bestalde, UVESCO supermerkatu taldeak zabalkundeari ekin dio Madrilen eta Avilan, Gigante markako hainbat denda zabalduta. Euskal Herrirako eta kanporako dituen asmoez hitz egiteko gonbidatu dugu taldeko presidenteorde Angel Jareño. Helena Franco EHUko irakaslearekin batera osatuko dugun ekonomia tartean elkarrizketatuko dugu. Bestalde, Let's Cereal ezagutuko dugu, Bilbon gosaltzeko eta zerealak saltzeko ireki duten areto berria.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean hasiko da solasaldia, Eguzki Urteagarekin, Javier Arrietarekin eta Hedoi Etxarterekin. 09:40 aldera, Angel Jareño elkarrizketatuko dugu, UVESCO taldearen presidenteordea. Saioa amaitzeko, Koldo Almandozen zinema tartean, bi pelikula gomendio jasoko ditugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Bilbora joko dugu, gosaltzeko eta zerealak erosteko aukera emango digun Let's Cereal ezagutzeko. Kattalin Minerren tartea izango dugu gero, eta, kirol aurrerapenaren ondoren, Juanjo San Miguel lankideak Schultzez eta sozialdemokraziaz hitz egingo digu.

11:00etan, bertsotan eta aizkoran bete-betean dabilen Joseba Otaegiren bisita ere espero dugu. 11:30ean, bestelako gai bat jorratuko dugu: gazteak oso berandu irteten direla gurasoen etxetik. Ondoren, Arantzazu Fernandezekin berriketan arituko gara, selektibitateaz.

12:00etan, Mixel Ducau eta Caroline Phillipsen 'Alaia' kantuaren barrenak ezagutuko ditugu, eta, tartean, Alaia bera ezagutuko dugu, Mixelen eta Carolinen alaba. Gainera, 'Xihiko' dantza ikuskizunaz hitz egitera etorriko zaigu Thierry Biscary. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati bidezko magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia