Itxi

Albisteak

Asteazkenean

Fiturrera Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eramango duten eskaintza, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Harkaitz Millan Basquetourreko zuzendaria eta Maitena Ezkutari Nafarroako Turismo zuzendaria elkarrizketatuko ditugu. Gainera, Kataluniako parlamentua eratzeko saioari arreta jarriko diogu.

  • Fitur. Argazkia: EiTB

    Fitur. Argazkia: EiTB

Fitur azokara Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eramango duten eskaintza ezagutuko dugu asteazkeneko 'Faktoria'n.  09:00etatik aurrera, Harkaitz Millan Basquetourreko zuzendaria eta Maitena Ezkutari Nafarroako Gobernuko turismo zuzendaria elkarrizketatuko ditugu. Kataluniako parlamentua eratzeko saioari arreta jarriko diogu albistegian eta solasaldian, eta ekonomia tartean, Europako Batasunak Mondragon Korporazioa eta AFM Makina Erremintako Elkartearen esku utzi duen Smart programa aztertuko dugu. Bestalde, magazinean, Libiako kostaldean errefuxiatuak erreskatatzen ibli zen Igone Mariezkurrena izango dugu magazinean, baita Imanol Ituiñoren magia ere.

07:00etan hasiko da albistegia Iñigo Alustizak gidatuta. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta El Larrinagaren iritzi zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldirako tartean, Mikel Aramendi, Javier Diaz Noci eta Amaia Espinosa arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren hitz egingo dugu Fiturrera Hego Euskal Herriak eramango duen eskaintzaz. 09:20 aldera, ekonomia tartea zabalduko dugu Adrian Zelaiarekin, Lander belokirekin eta AFMko Xabier Ortuetarekin. Ordua amaitzeko, Koldo Almandoz zinemagilearen errematea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, magazina abiatzeko. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu. 10:30ean, nazioarteko gaiak jorratuko ditugu Juanjo Sanmiguel lankidearekin. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Igone Mariezkurrena elkarrizketatuko dugu. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioak entzungo ditugu. 

12:30ean, Imanol Ituiñoren magia izango dugu, astero legez.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia