Itxi

Albisteak

Ostegunean

Adolfo 'Txiki' Muñoz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

09:30etik aurrera erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak, besteak beste, LABekiko harremanei eta batasun sindikalari buruzkoak.

  • Txiki Muñoz.

    Txiki Muñoz.

ELA sindikatuko idazkari nagusi Adolfo 'Txiki' Muñoz izango da ostegun honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:30etik aurrera erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak, besteak beste, LABekiko harremanei eta batasun sindikalari buruzkoak. Elkarrizketa orduaren aurretik, solasaldian batuko dira Martxelo Otamendi, Joseba Arruti eta Nerea Azurmendi. Aktualitateak eman dituenak eta egunak dakartzanak aztertuko dituzte, eta tertulian ari direla, Lourdes Auzmendiri ere egingo diote deia, Donostiako Lagun liburudendak jasoko duen omenaldia dela-eta.

Magazinean, bestalde, 10:30ean, Abaraska Donostiako etxebizitza kooperatibo proiektua ezagutuko dugu, Manex Izagirre arkitekto eta Abaraska taldeko kidearekin.          12:00etan, gainera, Xabier Iglesias web posizionamenduan adituarekin albiste faltsuez jardungo dugu eta zein zailak diren fake news delakoak antzematen. Kalean, jendeari ere galdetu diogu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia