Itxi

Albisteak

LORALDIA ESKOLA

Gernikako bonbardaketaren inguruko pastorala osatu dute San Fideleko umeek

Loraldia jaialdiaren baitan, gaur aurkeztuko dute Azkuna Zentroan. Gu eurekin izan gara entseguetako batean.

  • 8:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbon, datorren astelehenean amaituko den kulturaren inguruko Loraldia jaialdian eskola umeek ere badute euren lekua. Loraldia Eskola ekimenaren baitan, zenbait ekintza daude eta euretako bat pastoralaren sormen prozesu osoa egitea da. Aurten, Gernikako San Fidel ikastolako lehen hezkuntzako bosgarren mailako umeek osatu dute pastorala. Gernikako bonbardaketa gaitzat hartuta, gaur iluntzeko zazpietan eskainiko dute Bilboko Azkuna Zentroan.