Itxi
'Ez digute barkatzen usteleria babesten dutenei aurre egin izana'

Euskadi Irratia

FAKTORIA

'Ez digute barkatzen usteleria babesten dutenei aurre egin izana'

Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako UPyD alderdiko hautagaiak dio, bere alderdia eta Ciudadanos oso ezberdinak direla. Agirreren hitzetan, UPyD izan da ustelkeriaren kontra lan egin duen bakarra, "25 kereila ditugu gure poltsikotik ordainduta, 400.000 euro gastatu ditugu eta orain dirurik ez dugu. Ciudadanos-ek ez du ezer egin Kataluinan ustelkeriaren kontra".

Barne krisiari buruz dio, bere alderdia utzi duten kideak "iheslari hutsak dira eta hori Ciudadanos-ek sustatu du". Demokraziaren berrikuntza eta lapurtu dutenak espetxean sartzeko helburua dutela azaldu du Manu Agirrek Faktorian.

 

 

imagen player
imagen player
imagen player