Itxi

Faktoria

Sukaldari Dema

Gazta tarta prestatzeko bi errezeta

eitb.eus

Gazta tarta egiteko bi proposamen izan dira Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioko astearteroko 'Sukaldari Dema'n.

  • Igor Zalakain eta Pili Manterola, Manu Etxezorturekin gazta tarta dastatzen

    Igor Zalakain eta Pili Manterola, Manu Etxezorturekin gazta tarta dastatzen

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, 'Sukaldari Dema' izaten da asteartero. Pili Manterolak eta Igor Zalakainek errezeta proposamen bana egin ohi dute, eta, aste honetan, gazta tarta egiteko bi modu azaldu dituzte

Igor Zalakainen errezeta:

TRESNAK:

-         Bizkotxoa egiteko erabiltzen den burdinazko molde borobila. Altuera badu, hobeto.

-         Labeko papera moldearen inguruan jartzeko.

OSAGAIAK:

-         270 g azukre

-         6 arrautza

-         750 g gazta krematsua

-         20 g irin

-         375 g esnegain

Ontzi batean bota azukrea, arrautzak, gazta eta irina eta krema bat geratu arte irabiatu . Esnegaina gehitu eta nahastu, ez da beharrezkoa harrotzea. Bota moldera.

Labea oso bero eduki prest, 250 gradutan, goiko eta azpiko beroa martxan. Sartu eta 20 minutuz utzi gainaldea gorritu arte.

Labetik atera, hozten utzi eta ondoren hozkailura sartu 3 orduz.

Pili Manterolaren errezeta:

OSAGAIAK:

-         100 g azukre

-         400 g gazta krematsua, freskoa

-         50 g gazta urdina

-         6 arrautza

-         0,5 l esnegain

Ontzi batean bota azukrea, gazta krematsua eta urdina eta arrautzak. Ondo nahastu eta azken momentuan gehitu esnegaina.

Labera sartu baino lehen, aukeran, tartaren oinarria egin (pasta sablé). Horretarako:

-         250 g irin

-         150g gurin

-         50 g glas azukre

-         Gatz pittin bat

-         Arrautza bat

Dena nahastu, atseden hartzen utzi eta luzatu, zabaldu molde baxu batean. Sartu labean sardexka batekin zenbat zulotxo eginda eta zilarrezko papera gainean. Gomendatzen da pisu pixka bat jartzea gainean, garbantzuak adibidez. Behin kolore pixka bat hartu duenean, atera eta gehitu aurrez prestatutako nahasketa.  Sartu labean 190 gradutan. 25 minutuan utzi gainaldea gorritu arte.

Oinarria egin nahi ez bada, nahasketa zuzenean sartu labera.

Tarta goxatu nahi bada, irasagar puntu batekin lagundu.