Itxi

Faktoria

Cabacas auzia

Jone Goirizelaia: ‘Ugartekoren inputazioa eskatuko dugu ia seguru’

B.F.

EiTB

Ugarteko ezizenaz ezaguna den Ertzain-buruak hartutako erabakia "itxuragabekeria juridiko eta morala" iruditzen zaiola argitu du 'Faktoria'n.

0:33

Jone Goirizelaia abokatua ‘Faktoria’ saioan izan da gaur goizean. Ertzaina baten pilota kolpeak hildako Iñigo Cabacasen epaiketaz gain, Koldo Losada eta Arnaldo Otegiren kasuez mintzatu da abokatua gurean.

Jonek adierazi duenez, “itxuragabekeria juridiko eta morala da” Ugarteko ezizenez ezaguna den Ertzain-buruak hartu duen erabakia. 777.000 euroko kalte-ordaina eskatu die Garari eta defentsa abokatuari, Iñigo Cabacasen heriotzaren ardura egozteak eragin dizkion kalteengatik.

Goirizelaiaren ustez, 2012ko apirilaren 9an benetan gertatu zena eta gertatu zenaren zergatiak aztertu ostean, ezinbestekoa da pilotakada bota zuen ertzainaren identifikazioa.

azioa.