Itxi

Faktoria

Pablo Ibar

Kandido Ibar: 'Nola edo hala Pablo aske gelditzea lortu behar dugu'

B.F.

EiTB

Semearen errugabetasuna behar bezala defendatzeko diru bilketa kanpaina jarri du abian Pablo Ibarren familiak.

  • Candido Ibar

    Candido Ibar

Duela 16 urte kondenatu zuten Pablo Ibar presoa heriotzaren korridorera Floridan. 1994ean, bi emakume eta gizon bat hiltzea egotzi zion epaileak. 22 urte hauetan zehar, senideek Ibarren errugabetasuna defendatu dute.

Aurten lortu du familiak urteetan zehar espero izan duen epaiketa aurrera eramatea. Pablo Ibarrek defentsa eraginkorra izan dezan, diru bilketa kanpaina abiatu dute. Nahi duten zifrara heltzeko 600.000 dolar falta dituzte. Euskal Herrira iritsi berri da Kandido Ibar, euskal instituzio eta erakundeetako buruzagiekin bildu eta laguntza eskatzeko.

Epaiketa berri honetaz, familiak urteetan zehar pairatutakoaz eta instituzio publikoetatik orain arte jasotako laguntzaz mintzatu da Kandido Ibar ‘Faktoria’n.