Itxi

Faktoria

Marisol Garmendia

Urola kostako autobusek Donostiako geltokian egingo dute geldialdia

B.F.

EiTB

Azpeitia eta Azkoitiatik datozen autobusak estazio barrura sartuko dira, beste hirurek, ordea, geltokiaren gainean egingo dute geldialdia.

Duela hiru hilabete inauguratu zuten Donostiako autobus geltoki berria. Inauguratzearekin batera, Amara helmuga zuten autobus guztiak estazio berrira aldatu zituzten, Urola kostakoak ez ezik. Herritarren haserrea ekarri zuen erabakiari buelta eman nahian, Gipuzkoako Aldundiak aldaketak egongo direla jakinarazi du. ‘Faktoria’n izan da Marisol Garmendia Mugikortasun diputatua.

Garmendiak jakinarazi duenez, Urola kostako autobusen geralekua estazio berrira aldatuko dutela “ofiziala” da. Donostiako Udalak proposatutako planari jarraituz, Azkoitia eta Azpeititik datozen autobusek estazio barruan egingo dute geldialdia. UK delakoek (kostaldeko autobusek), ostera, geltokiaren gainean egingo dute geldialdia, espazio arazoak direla eta.

Mugikortasun diputatuak esan duenez, aldaketa honek ez du azpiegitura lan sakonik beharko eta ez du autobusen maiztasunean eragingo.