Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Urtaran: 'Gasteizko Udalaren egoera ekonomikoa delikatua da'

B.F.

EiTB

EHUko Arabako Campusari egindako erasoak eta Udal Gobernuaren osaera izan ditu hizpide Gasteizko alkateak 'Faktoria'n.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan dugu gonbidatu Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan. EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzari egindako erasoa eta Udal Gobernuaren osaera izan ditu hizpide, besteak beste.

Maiatzaren 1ean EHUko Arabako Campusari egindako erasoak Udala kezkatuta duela esan du Urtaranek. Arabako Campusari elkartasun osoa erakusteaz gain, azken asteotako erasoen atzean “talde antolatu bat” dagoela  esan du. Talde hau ikertu eta errudunak harrapatzeko nahia erakutsi du Gasteizko alkateak.

Gasteizko Udalaren egoera ekonomikoaren harira, gaur egungoa "egoera delikatua" dela esan du alkateak, eta Gasteizek dituen diru sarrerak ez direla nahikoak gastuak ordaintzeko.

Udal Gobernuaren etorkizunak ere mintzatu da Gorka Urtaran. Maite Artolari esan dionez, EAJ eta PSEEren arteko koalizioa da “betidanik” egin duen apustua. Urtaranen hitzetan, Euskal Herriko gizarte anitz eta pluralean, “gobernuak pluralak izan behar dira, gaurko egoerara egokitzeko”. Honez gain, Gasteizko Udaleko ateak hiriaren alde nahi egin duen alderdi orori irekita daudela nabarmendu nahi izan du Urtaranek.

n du Urtaranek.