Itxi

Faktoria

Faktoria

Pokémon bila abiatu... eta gorpu bat aurkitu!

Eromena eragiten ari den Pokémon Go! jolasaz aritu gara Urtzi Odriozola informatikariarekin. Nola jolasten den jakin nahi baduzu, entzun!

  • 9:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Patrikako telefonoaren pantailari eta parean duenari, biei batera, itsu-itsu begira dagoenik ikusten baduzue, Pokémon bila arituko da seguruenera. Asko eta erraz zabaldu da egun gutxian jolasa, eta "Game erauntsia" taldeko Urtzi Odriozolari eskatu diogu jolasa zer den azaltzea.

Nola jolasten den azaltzearekin batera, makina bat zelebrekeri gertatzen ari dela kontatu digu Urtzi Odriozolak: "Pokémon bila hasi eta gorpu bat bilatu duenaren kontua irakurri dut; edo inoren etxean atea jo izan dutela atzeko lorategian munstro berezi bat dagoela esanez".