Itxi

Faktoria

Otxandioko bonbardaketa

Jon Lasuen Goikolea: 'Hogei liburu eskribitu daitezke'

Duela 80 urte, 1936ko uztailaren 22an, tropa frankistek, Gerra Zibila hasi eta laugarren egunean, zibilen aurkako lehenengo bonbardaketa egin zuten Otxandioko Andikona plazan.

  • 15:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Lasuen Goikoleak 14 urte zituen 1936ko uztailaren 22an. Aita, bi anaia eta hiru lehengusurekin batera zegoen herriko plazan, goizeko bederatzietan, mendira goiza pasatzera joateko asmoz. Santamañak ziren, eta ume ugari zegoen ordu horretan Andikona plazan, baita soldadu eta milizianoak ere, frontea Otxandion osatu baitzuten, puntu estrategikoa izanik,frankisten aitzinatzeari aurre egiteko asmoz. Aitak gerraren azken berriak ezagutu nahi zituen, eta egunkariaren bila bidali zuen Jon semea. Plazatik aldendu zen aitaren mandatua betetzeko, eta horrek salbatu zuen. Konturatzeko astirik ere izan gabe, zerutik hiru eta lau kilo arteko bonbak erortzen hasi ziren.

Bat-batean, kaosa sortu zen. Aita, bi anaia eta hiru lehengusu galdu zituen Lasuen Goikoleak orduan (guztira 61 lagun hil ziren, gehienak haurrak), eta bizitza errotik aldatu zitzaion. Egun, 94 urte ditu orduko mutiko hark (udazkenean beteko ditu 95), eta ondo oroitzen ditu orduan bizi izandakoak. Etxean, Otxandion, egin diogu bisita.