Itxi

Faktoria

Haur identifikatzaileak

Hondartzan galdutako haurrak identifikatzeko metodoak

Uda garai honetan hondartzara joatea ohikoa da, baita haurrak begi bistatik galtzea ere. Kasu horietarako diseinatutako eskumuturreko eta bestelako identifikazio metodoak bildu ditugu.

  • 5:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udan, hondartzan, haurrak galdetzen direnean, zer egin behar da? Bada, betiko megafonia bidezko abisuaz gain, badira beste neurri batzuk ere. Esaterako, haurra identifikatzeko eskumuturrekoa.

Alex Garate Zarauzko Gurutze Gorriko koordinatzaileak esan digu eskumuturrekoak oso eraginkorrak izan daitezkeela, informazio zehatza ematen baitute. Haurrek izen abizenak, telefono zenbaki bat edota toldoaren zenbakia eramaten dituzte eskumuturrean.

Bitxikeria baten berri ere eman digu Garatek. Haurrek bizkarra ematen omen diote eguzkiari, itzalerantz jotzen dute. Hortaz, eguzkiak jotzen ez duen guneetan haurra topatzeko aukera gehiago dago.