Itxi

Faktoria

Zirkoa

Olatz Armaolea: 'Ez nuke bizimodu hau ezerengatik aldatuko'

Duela bost hilabete hasi zen Zirko Italiarrean lanean Gernikako akrobata gaztea

  • 18:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zirkoak haur eta nagusien ametsak eta fantasiak bete izan ditu sortu zenetik. Badauka izaera erromantiko eta bohemioa. Herririk herri, zirkoaren bizimodu horretan Olatz Armaolea aurkitu dugu. Zirko Italiarrean lanean ari den akrobata gaztea da Olatz. Uztaila sabaitik zintzilik, bertan ibiltzen da jira eta bueltaka, ariketa eta koreografia ederrak egiten. Bertan, airean, sentitzen da askeen gernikarra.

Rossi familia italiarrak 1958an sortu zuen Zirko Italiarra eta lehenengo pailazo, akrobata eta artista haien ondorengoek jarraitzen dute lanean egun ere. Olatzi oso harrera ona egin diote hasieratik eta etxekoa bezala tratatzen dute. Zirkoan bizitzea nolakoa den kontatu digu.