Itxi

Faktoria

SKY BEATS zuzenekoa

Sky Beats, zeruaren goxotasuna eta musika beltzaren taupadak, zuzenean

Sky Beats talde donostiarraren zuzenekoa izan dugu 'Faktoria'n. "Ad libitum" disko berria atera berri dute.

  • 25:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

2012an jaio zen Sky Beats taldea, bertsioak egiteko hasieran, baina, gaur egun, beren kantak egiten dituzte. 2013an Heineken Jazaldian aritu ziren eta sekulako arrakasta izan ondoren, urtero aritu dira ordutik.

Lau musikarik osatzen dute taldea, Lidia Insausti, Sergio Villar, Manu Gestido eta Gustavo Gonzálezek, hain zuzen. Eskarmentu handiko taldea da, esperientzia dute musikaren munduan.

Disko berria kaleratu dute eta plataforma digitaletan zein fisikoki dago eskuragarri. "Beren erara" egin dute, non edo nork entzutea nahi duten pentsatu gabe, hortik "Ad libitum" izenburua. Hala uste dute Sergio eta Lidiak: "Egia esan behar duzu musikan, naturalki atera behar da, bestela nabaritu egiten da".

Irailaren 10ean Mutrikun izango dira, eta 29an Iruneko Tunk aretoan.