Itxi

Faktoria

Denis Itxaso, PSE-EE

'Gaur egungo PSOEko buruzagiak bat gatoz Sanchezen erabakiarekin'

Denis Itxaso Gipuzkoako ahaldun nagusi ordea izan dugu gonbidatu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • 19:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mariano Rajoyren inbestidura saioari begira, Pedro Sanchezek hartu duen erabakiarekin bat egiten du Gipuzkoako ahaldun nagusi orde sozialistak. Ostiraletik aurrera zer gertatuko den ez du aurreratu Denis Itxasok baina, zentzuduna ikusten du, ostiraletik aurrera, eta Mariano Rajoyk porrot egiten badu, hausnarketa epe bati hasiera ematea.

Gipuzkoako aldundian bere ardurapean dauden gaiei dagokienez, turismo tasa defendatu du, besteren artean, Txillida-Leku moduko museoen finantziaziorako lagun dezan. Ez du erabat itxitzat eman Txillidaren museoa eta, gabonetara begira, aurten ere, kultura bonoa herritarren eskura jartzeko lanean ari direla ziurtatu du Denis Itxasok Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.