Itxi

Faktoria

Imanol Urbieta gogoan

A. Egaña: 'Haur ginenoi mundua beste begi batzuekin erakutsi zigun'

Imanol Urbieta musikaria, irakaslea eta euskal haurren kantu ezagunen egilea hil da. Heriotzaren berri izan bezain pronto, Urbietaren lehen ikasleetakoa izan zen Andoni Egañarekin hitz egin dugu.

  • 7:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Imanol Urbietak arrasto sakona utzi du hainbat belaunaldirengan. Garai ilunenetan, koloreetako mundua marraztu zuen haurrentzat bere letra eta musikaren bitartez.

Andoni Egaña bertsolariaren arabera, "musikari handia zen" Urbieta, eta beste bide batzuk hartzeko aukera izan arren, talentu hori haur kantuetara eta euskarara bideratzea erabaki zuen.

Albistea jakin bezain pronto, Egañaren oroitzapenen bidez gogoratu dugu Imanol Urbieta 'Faktoria'n.