Itxi

Faktoria

Dokumentala

Lehen mundu gerrako preso euskaldunen grabazioak argitara atera dira

Maitia nun zira?, izen hori du Ainara Menoyo eta Elena Canasek egindako dokumentalak. Istorio harrigarria atera du argitara: I. Mundu Gerran atxilotu zituzten preso euskaldunei egindako grabaketena.

  • 15:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

1914-1918 bitartean, gutxienez, 9 miloi pertsona hil ziren I. Mundu Gerran. Ipar Euskal Herriko 20 urtetik gorako gazte guztiak gerrara joatera behartuak izan ziren, besteak beste, Alemaniaren aurka egiteko. Gure protagonistak, ordea, ez zituzten frontean hil, alemaniarrek preso hartu zituzten.

Preso zituzten soldaduen artean, hizkuntza aniztasun handia zegoela ohartu ziren alemaniarrak eta ahots artxibo bat egitea otu zitzaien. Horrela, Ipar Euskal Herriko 10 preso aukeratu zituzten eta grabazioak egin zizkieten. Euskaraz kantatzen, gutunak irakurtzen edo esaerak esaten entzuten dira grabazio horietan. Mondragon unibertsitateko ikasle Ainara Menoyo eta Elena Canasek egindako Maitia nun zira? dokumentalak lau haizeetara zabaldu ditu orain. 'Faktoria'n entzun ditugu ahots horietako batzuk.

rietako batzuk.