Itxi

Faktoria

Gipuzkoako urrezko domina

R.Saizarbitoria: "Ustekabekoa izan da saria; esker onez hartzen dut"

Ramon Saizarbitoriak jasoko du 2016ko Gipuzkoako Urrezko domina. Idazlearekin hitz egin dugu saridun dela jakin bezain pronto. Fernando Aramburu idazlearekin izandako eztabaidaz ere hitz egin digu.

  • Ramon Saizarbitoria

    9:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ramon Saizarbitoriak jasoko du 2016ko Gipuzkoako Urrezko domina. Idazlearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, saridun dela jakin bezain pronto.

Saizarbitoria oraindik erabat sinetsi gabe dago Gipuzkoako urrezko domina berari emango diotela. "Ustekabe handia" izan dela adierazi digu eta bera belaunaldi baten ordezkari sentitzen dela argitu ere bai. "Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia, Lertxundi... ni talde horren ordezkari sentitzen naiz eta uste dut taldeari eman zaiola saria".

Zorionak emateaz gain, Fernando Aramburu idazlearekin joan den astean izandako eztabaidaz ere galdetu diogu. "Benetan izan zena baino gehiago hauspotu" dela uste du Saizarbitoriak. Hori bai, nabarmendu du "erdal idazle zenbaitek euskal literaturarekiko duten ezagutza falta" agerian uzten duela gertatuak. "Euskaraz ez dakitenez, itzulpenen bidez soilik dute gure berri", zehaztu du, eta horrek bi mundu eratzea ekarri duelakoan dago.

duelakoan dago.