Itxi

Faktoria

Behobia-Donostia

Joxe Migel Irazu: 'Oso gustuko nuen karretera'

N-1 errepidean egiten zituen korrika entrenamenduak 1979ko lasterketako irabazleak. Asteasutik Lasartera eta buelta, horrela prestatu zuen bere lehen eta azkeneko Behobia-Donostia.

  • 20:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

1979ko Behobia-Donostia lasterketako irabazlearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, Joxe Miguel Irazurekin. Gainera, Lorea Ayala kirol prestatzaileak lasterketarako nola prestatu esan digu.

Sekulako hotza egiten zuen goiz hartan. Izotza bota zuela ondo gogoratzen du Joxe Migel Irazuk. 1919an hasi zen ospatzen lehen Behobia-Donostia lasterketa. Baina "aro modernoko" aurrenekoa 1979an egin zuten. Sasoiak nola aldatu diren kontatu digu Irazuk: nola entrenatzen zen N-1 errepidean, zenbat jendek hartu zuen parte eta beste hamaika kontu. Berarekin batera, Lore Ayala kirolarien prestatzailearekin berba egin dugu. Lasterketarako nolako prestaketa egin behar den - elikadura, atsedena, entrenamendua... - kontatu digu.