Itxi

Faktoria

51. edizioa

Durango, euskal munduaren hiriburu bihurtua

Durangoko azokako irekieran izan da 'Faktoria'. Gaztetxoez jositako Landakon Willis Drummond taldeko kideekin eta Pettirekin izan gara.

  • 22:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Artetxe lankidea 'Faktoria'ren berriemaile berezi lanetan izan dugu Durangon, lehen egunean. Ikastetxeetatk bisitan etorritako gaztetxoz bete da Landakoko gunea, azokak 10:30ean ateak irekitakoan.

Hain zuzen, gaztetxo horientzat, kantu tailerra eskaini du Pettik, euskal kantu ezagunak belaunaldi berrietara gerturatzeko asmoz. 'Aitzingo kantarien bertsioak egitea da helburua, gazteen modura moldatuta, batzuk estilo cañero-agoan. Laboa, Lertxundi, Lete, Ruper… eskainiko dizkiegu', azaldu digu gure mikrofonoetan.

Willis Drummond Faktoria Euskadi irratia

Willis Drummond musika taldea Tabula Rasa disko berria besapean iritsi da. Euskadi Irratiko setean izan dira Xan Bidegain eta Jurgi Ekiza taldekideak. "Diska bat erostea taldeak jarraitzeko modua da, beste diska bat egitekoa", azaldu du Ekizak. Tabula Rasa izenaren inguruan ere galdetu diegu. "Lau gira orain taldean Rafak utzi zuenetik, eta hastapen berri baten moduakoa da", zehaztu digu Bidegainek. Euren lan berriko kantuak entzuteko plazera izan dugu.

 

dugu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka