Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Erkoreka: 'Liskarrak bideratzen hasteko borondatea esplizitatu genuen'

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak 'Faktoria'n esan digu ostiralean hitz egin zuela Soraya Saez de Sta Mariarekin baina ikusteko dagoela borondate ona zertan gauzatzen den.

  • 27:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n. Nabarmendu du ostiralean hitz egin zuela Soraya Saez de Sta Mariarekin baina ikusteko dagoela borondate ona zertan gauzatzen den. Espainiako Kongresuan aurrekontuen inguruko negoziazioa eta bi gobernuen artekoa bide ezberdinetik doazela esan du.

Azken urteotan gailendu den berzentralizazio joera aldatzea espero duela azpimarratu du Erkorekak. Asteartean, alde biko bileran gertatzen denaren zain, gauzak bideratzeko borondate ona badagoela esan du, baina hitzetatik ekintzetara pasa beharra dagoela.

Nolanahi ere, onartu du, praktikan, autonomia erkidegoentzat ezinezkoa dela ezer blindatzea, Gobernu Zentralak beti duelako autonomien eskumenetan sartzeko modua.

 

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EAJ-PNV