Itxi

Faktoria

Arroa beheko eskola

'Horrela jarraituta, egun bakoitza arrisku egun bat da'

Eskola berria eskatzen dute Arroa Beheko bizilagun eta gurasoek. Uneotan 5 eraikinetan banatuta dute eskola, baldintzak kaxkarretan. Miriam Aizpuru guraso elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

  • 8:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zestoako Arroa Beheko biztanleria eta haur kopurua nabarmen igo dira azken urteetan. Horrek agerian utzi du bertako eskola txikiaren egoera. Urteak daramatzate berria eskatzen. Uneotan, 5 eraikinetan dute banatuta eskola, eta eraikinak zaharrak dira. Dena den, kezka handiena errepideak ematen die gurasoei. Mirriam Aizpuru guraso elkarteko kidearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, eta, haren hitzetan, 'auzoko errepide nagusia nahitaez gurutzatu behar dute haurrek eskolako leku batetik bestera joateko'. Ezer larririk gertatu ez bada ere, kezkatzeko arrazoiak badituztela diote. 'Gertatu da jada haurren batek jolas orduan edo jangelako garaian auzoa zeharkatzeko errepidea pasa izana, eta behin baita N634 errepidea ere, auzotik metro gutxira dagoena'.

Eskola berria egiteko proiektua onartua du Zestoako Udalak. 'Jaurlaritzak berak onartu du egoera arriskutsua dela baina kontua atzeratzen ari da. Eskola berriaren egitea gehiago ez atzeratzea nahi dugu', zehaztu du Aizpuruk. Haurrak eskola eremu bakarrean egotea ahalbidetuko luke horrek, arriskuak eragotziz. Aurten, ekainean Arroa behean egingo da eskola txikien festa. 2018-2016 ikasturtea eskola berrian hastea aldarrikatuko dute.

rrikatuko dute.