Itxi

Faktoria

Etxerat

'Sarak atzo une batez alabarekin egoteko aukera izan zuen erietxean'

Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailea elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n, Sara Majarenas presoaren alaba nola dagoen jakiteko.

  • 5:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izar, Sara Majarenas euskal presoaren alaba, oso larri dago, baina bere osasun egoerak hobera egin du. Horixe adierazi du 'Faktoria'n Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak. Bestalde, Errazkinek jakinarazi du Majarenasi atzo erietxera bisita bat egiteko aukera eman ziotela, eta, beraz, 'momentu batez alabarekin egoteko aukera izan' zuela.

Etxerateko ordezkariak salatu du 'bi indarkeria' egoera bizi dituela Sara Majarenasek: bikote ohiak alabari egindakoa (indarkeria matxista kasu larri bat) eta dispertsioak eragindakoa. 'Dispertsioak areagotu egiten du egoera latz hori', nabarmendu du.

Bestalde, azpimarratu du bere kondenaren bi herenak beteta dauzkala Majarenasek, eta, beraz, 'kalean beharko lukeela'. Kondena osorik betearazten badiote, datorren urtean aterako da kartzelatik.