Itxi

Faktoria

Erreportajea

Pediatren gabezia, kezka iturri

Haurrei zuzendutako kontsulten herena familia medikuek betetzen dute egun. Pediatrekin, gurasoekin eta Jaurlaritzarekin hitz egin dugu.

  • 14:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haurrei zuzendutako kontsulten herena familia medikuek betetzen dute egun. Gabezia hori kezka iturri da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, hori dela eta, pediatrekin, gurasoekin eta Jaurlaritzarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

0 eta 14 urte bitarteko umeen kasuan, pediatra da euren medikua. Gero eta zailagoa da ordea, pediatrak aurkitzea zenbait herri eta eskualdeetan. Lekeition esaterako, ez dago pediatrarik, eta guraso elkartean sinadura bilketa hasi dute. Lekeitio bertako eta inguruko herrietako 1.000 ume ingururi zerbitzua familia medikuek ematen diete. Osakidetzarekin hitz eginda, pediatra zerbitzua bermatutzat jotzen du inguru horretan, familia medikua formatuta dagoelako.

EAEko eskualde askotan da egoera bera. Ruben Gartzia Pediatren Elkarteko kideak azaldu digu espezialitate berezia dela pediatrarena, eta, ondorioz, beste zeregin batzutan ari dira, gaur egun, pediatria ikasitakoen herena. Eskasiari aurre egiteko plaza gehiago eta plazen nolakotasuna aintzat hartzea eskatzen dute, ordutegia bereziki. Xehetasunak guztiak, Esther Murelaga lankidearen erreportajean.

erreportajean.