Itxi

Faktoria

Faktoria

San Sebastian egun berezia, merezimendu domina jasoko dutenentzat

Jakintza ikastolako ikasle ohi Ainitze Blanco eta Gimnastica Ulia elkarteko Xabi Astrain izan ditugu gurekin, hiritar merezimendu domina jaso bezperan.

  • 16:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Jakintza ikastolako ikasle ohi Ainitze Blanco eta Gimnastica Ulia elkarteko Xabi Astrain izan ditugu 'Faktoria'n, hiritar merezimendu domina jaso bezperan.

Jakintza ikastolako 1982 urteko 5B gelako 9 neskak izango dira domina jasoko dutenak. 'Orduan neskek ezin zuten danborradan atera, araudiak ez zuen baimentzen. Guk atera nahi genuen eta ikastolan eskatu genuen. Ezezkoa erantzun ziguten eta CAT (Turismo Ekintza etxea) zegoen eraikinera joan ginen taxia hartuta. 10 urte genituen' gogoratu digu Ainitze Blancok. Istorio harrigarria eta ausardiaz betea da neska hauena, 'Faktoria'n irribarrea ahoan kontatu digu Ainitze Blancok. Eurek, azkenean, ez zuten lortu danborradan ateratzea baina hurrengo urterako araudia aldatu, eta neskak parte hartzen hasi ziren 1983an. Ausardia horrengatik domina jasotzeak 'berriz orduko ikaskideak elkartzeko' balio izan duela ere azpimarratu digu Blancok.

Urteetako lanaren saria da aldiz, Gimnastica Uliarena. Elkarteak mendeurrena betetzen duen urtean jasoko du domina. "87 edizio daramatzan Uliako krosa estatuko zaharrena da. Bolondresen lanari esker egiten dugu", azpimarratu digu Xabi Astrain elkarteko zuzendaritzakideak. "Haur eta gaztetxoen atletismo taldean 100dik gora neska mutil dabiltza eta hori ere garrantzitsua da", gehitu du Astrainek.

Aspanogi haur minbiziadunen familien elkartea, Kemen ezgaitasunen bat duten pertsonen kirol elkartea eta Javier Hernaez Altza-Larratxoko apaiza izango dira hiritar merezimendu dominarekin sarituko dituzten beste elkarte eta pertsonak. San Sebastian egun berezia izango da guztientzat.

da guztientzat.