Itxi

Faktoria

Euskaraz

Karin Van Der Worp, zazpi hizkuntza dakizkien holandar euskalduna

Karin Van Der Worp duela 6 urte iritsi zen Donostiara ikerketa bat egiteko asmoz. Euskal Herrira gaztelania lantzeko aukerak ekarri zuen eta euskara deskubritu zuen ondoren.

  • 21:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Huts egiteko arriskurik gabe esan genezake ez direla izango Karin Van Der Worp baino hizkuntza gehiago dakizkiten euskaldun asko. Izatez, euskara du ikasi duen azken hizkuntza. Holandan, Herbereetan jaioa, nederlandera du ama hizkuntza, inglesa ikasi zuen gaztetxotan eta ondoren etorri dira alemaniera, frantsesa, gaztelania, Italiera eta euskara. 'Faktoria'n ezagutu dugu hizkuntzetarako duen abilezia.

Hizkuntzekiko duen zaletasunak bultzatuta, linguista da Karin Van Der Worp. Duela 6 urte unibertsitate ikasketen baitan kanpora joateko aukera izan zuen eta gaztelania lantzeko modua zuelakoan, Donostiara etorri zen. "Nik ez nekien ezer. Hemen deskubritu nuen euskara". Holandara itzuli zen hilabete batzuren ostean haina harra barruan zuen. 'Doktoretza hemen egitea erabaki nuen eta euskara ikastea'.  Duela lau urte itzuli zen. Larraulen bizi da orain, 'maitasunak eraginda'. Euskara ikasteaz galdetuta, topikoak eraistearen aldeko da. 'Ez dut esango erraza denik baina, dena bezala, saiatuta lortzen da'.

Doktore-tesian lanean, enpresetan hizkuntzen kudeaketa aztertu du Van Der Worpek, nazioarteko merkatuetan lan egiten duten enpresak bereziki. 'Euskararen kasuan badira maila formalean inolako presentziarik ez duen enpresak, harritu ninduen horrek', esan digu. Era berean ordea, 'badira euskara lantzen duten enpresak, euskarari bere tokia ematen diotenak ere'.

Euskal Herriko eta Holandako ohiturak, alde onak eta txarrak... gai ugari izan ditugu hizpide 'Faktoria'n egindako elkarrizketan.

elkarrizketan.