Itxi

Faktoria

Olatz Peon, Tolosako alkatea

'Lehendik ere hartuta zeuden babes neurriak izango dira inauterietan'

Sare sozialetako mezuek biktimaren irudia eta intimitateari eraso egiten diotela, eta bigarren biktimizazio bat eragin dezaketela ohartarazi du berriz ere

  • 7:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olatz Peon Tolosako alkatearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n iragan asteburuan izandako sexu erasoaz. Azpimarratu duenez, Tolosako herritarrek, euren isiltasunez, 'ozen' esan dute asteburuan gertatutako erasoaren kontra duten jarrera. Adierazi du, lehendik ere, babes neurriak indartu egiten direla inauteri garaietan eta horiei eutsiko dietela ate joka dauden jai hauetan ere.

Sare sozialetan zabaltzen ari diren mezuen gainean, ordea, dei zuzena egin die tolosarrei kate hori hautsi dezaten, 'horrelako mezuek biktimaren irudia eta intimiateari eraso egiten diotela, eta horrelakoek bigarren biktimizazio bat eragin dezaketela' kontutan hartuta.

Prentsan, ikerketa iturriak aipatuta, zabaldu diren xehetasunen gainekorik ez du aipatu nahi izan. 'Adin txikiko batek bortxaketa salatu izana da lehendik ere larria dena', azpimarratu du.

pimarratu du.