Itxi

Faktoria

Trinketea

B.Ducassou: 'Trinketeko goi mailan belaunaldi gazte bat sartu gara'

Trinketeko buruz buruzko txapeldun titulua eskuratu du bigarrenez Battitta Ducassou lapurtarrak. 'Faktoria'n izan dugu.

  • 17:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Trinketeko txapeldun titulua lortu berri du Battitta Ducassouk. 40 eta 27 hartu zuen mendean finalean Mathieu Ospital. Bi gazte ikusi genituen aurrez aurre, 25 urte ditu Docassouk, eta, 23, Ospitalek. Belaunaldi gazte baten ordezkari dira. Partida ostean festa ederra egin zuten elkarrekin bi finalistek, lagunak baitira. 'Faktoria'n kontatu digunez, "bereziki Mathieurekin, oso lagunak gara, egunero entrenatzen dugu elkarrekin Pampirekin".

Bi anaiek eta aitak urratutako bideari jarraiki hasi zen Battitta trinketean, Itxasuarrak klubean. Pilota molde honen etorkizunaz "arrangura" bazen azken urteetan baina "bide onean" ikusten du orain, gazteen sarbidearekin. Goi mailako pilotaria izateaz gain, ingenieria da eta bere lanaz ere aritu zaigu, bereziki Madagaskarren egin zuten ikasketa amaierako proiektu baten inguruan: Eskola bat berritu zuten bertako haur eta gaztetxoentzat.

Battitta Ducassou txapeldun, trinkete barruan eta kanpoan.

an eta kanpoan.