Itxi

Faktoria

Asier Atutxa

Negoziazioak iraun bitartean greba bertan behera utzi beharko lukete

Grebak kalte handiak eragin ditzakeela dio. Rajoyren gobernuak onartutako Errege Dekretuarekin kritiko, baina uste du sortu den egoera hau zamaketaren arazoa konpontzeko aukera bihurtu behar dela.  

  • 20:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asier Atutxa Bilboko portu agintaritzako presidentea elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n. Atutxak uste du zamaketarien grebak kalte handiak eragin ditzakeela. Daukagun sistema aldatzen joan behar dela deritzo, eta Rajoyren gobernuak onartutako Errege Dekretuarekin kritiko azaldu den arren, uste du sortu den egoera hau zamaketaren arazoa konpontzeko aukera bihurtu behar dela. Etapa berri bati hasiera emateko unea izan liteke.

Bilboko portuaren aurreikuspenei dagokionez, iaz behera egin arren, 2013. urtetik portuak % 10eko hazkundea izan du. Aurten, merkantzia trafikoa % 2 haztea aurreikusten dute. 2017. urtean, berriz, 300 lanposturen sorrera eragingo duen proiektu bat jarriko da martxan Bilboko portuan: Haizea Wind enpresak itsasorako dorre eolikoak egingo ditu portuan.

Gurutzontzien negozioari dagokionez, 2016an turista kopurua % 15 hazi zen 2015arekin alderatuta. Martxoaren 29an urteko lehenengo gurutzontzia helduko da Bilbora. Atutxak ontzi hauen garrantzia azpimarratu du 80-90 mila bisitari etortzen direlako gurera, eta ekonomian 7 mila eurokoa eragina duelako.

ragina duelako.