Itxi

Faktoria

Behi esnearen kontsumoa

'Esnea kaltegarria dela esateko oinarri zientifikorik ez dago'

Nerea Segura nutrizionista, Joxean Etxeberria ENBA nekazal sindikatuko ekoizlea eta kontsulta makrobiotikoa duen Egoitz Garroren iritziak jaso ditugu 'Faktoria'n.

  • 20:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zer da naturalagoa, kaltzio kimikoa duen edari begetal bat edota behi esnea?" Galdera zuzen hori bota du Nerea Segura nutrizionistak. Harekin batera, Joxean Etxeberria ENBA nekazal sindikatuko ekoizlea eta kontsulta makrobiotikoa duen Egoitz Garroren iritziak jaso ditugu, behi esneari buruz 'Faktoria'n osatu dugun tartean.

Iruñean, behi esnearen kontsumoa sustatzeko antolatu den jardunaldi batean parte hartu du Nereak, beste hainbat elikadura aditu, ekoizleak eta abeltzainekin. Behi esnearen inguruan sortu diren gezurrak ukatu nahi dituztela diote, "behi esnea osasunarentzat kaltegarria esateko frogarik" ez dagoelako. "Ez da egia muki gehiago sortzen dituenik edo esnaren eraginez liseriketa astunagoa denik", Seguraren hitzetan.

Sektorean kezkatuta daude, bereziki azken 5 urteetan esne kontsumoak utzi dituen datuekin: Hego Euskal Herrian ehuneko 15 gutxitu da kontsumoa, Estatuan ehuneko 20 arte iritsi da.

 

si da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz