Itxi

Faktoria

Sandra Barrenetxea

'Ez naiz lehengoa; torturen ostean osorik berreraiki behar izan dut'

EUSKADI IRRATIA

Lau guardia zibil eseriko dira bihar Bizkaiko Lurralde Auzitegian, Sandra Barrenetxea torturatzeaz akusatuta.

  • Sandra Barrenetxea

    Sandra Barrenetxea

    19:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sandra Barrenetxea torturatzeaz akusatutako lau guardia zibilen aurkako epaiketa hasiko da bihar Bizkaiko Lurralde Auzitegian. "Ekin" kasuan atxilotutako gainontzekoek ere salatu zituzten torturak, baina Barrenetxearena bakarrik iritsi da epaiketara. 2010ean atxilotu zuten Barrenetxea, eta erregistroak bukatu ondoen hasi ziren torturak, 'Faktoria'n kontatu digunez. Sexu karga handiko irainak eta ukituak egin zizkioten, besteak beste. 19 urteko kartzela zigorra eskatu dute lau guardia zibilentzat, 10 sexu erasoengatik, 6 torturengatik eta 3 lesioengatik.

Barrenetxeak azaldu du torturen "froga bakarra tortura horiek uzten duten marka psikologikoak" direla, hautsi egiten dutela pertsona "eta horretaz jabetzea oso gogorra" dela: "Nik osorik berreraiki behar izan nuen".

Epaiketaren bezperan azaldu digu, erreparazio eta berriz ez errepikatzeko garantiak behar direla eta, alde horretatik, "lan instituzional handia egin beharra" dagoela. "Gizartean badago aitortza bat. Herri honek badaki torturak sistematikoak izan direla baina, gero, eman beharreko urratsetan ez dago exijentzia maila handirik", esan du