Itxi

Faktoria

Kutxa Ekogunea

Basoa bera da eskola

Europa iparraldean txertatuta dagoen baso-eskola eredua martxan jarriko du Kutxa Ekoguneak. 'Faktoria'n, xehetasunak!

  • 11:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

"Gelatan egoten diren pieza prefabrikatuen ordez, naturak berak ematen dituen baliabideak erabiliz" aritzen dira umeak baso eskolan; hala azaldu digu 'Faktoria'n Mikel Insaustik Ekogunetik. Danimarkan, Suedian, Alemanian... txertatuta dagoen sistema da, eta argi erakutsi dute "ez dagoela eguraldi txarrik; arropa izan liteke desegokia".

Euskal Herrian, Ozaetan bada baso-eskola eredua, baina Kutxa Ekogunetik eskola publiko edo ikastola kontzertatuetan txertatu nahi izan dute. Hala, beren inguruko ikastetxeetan proposamena eginda, Donostiako Amara Berriko eta Hernaniko Langile ikastolako hiru urteko haurrak izango dira proiektuan hasiko direnak. Etxola bat propio eraiki dute, eta aurki izango dute bigarrena erabilgarri: "etxolan elkartuko dira umak, bertan osatuko dute aurreneko korroa, bertan lehendabiziko kantua, eta gero Ekoguneko larre, baratza eta gainerakoetan" ibiliko dira.

 

dira.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz