Itxi

Faktoria

Pianoak

Ostiralaaa iritsi daaaa

Euskal Herriko ume askok bezala, Faktorian ere hauxe abesten diogu gure buruari ostiralero. Gaur kantuaren egile Josu Txapartegi izan dugu kantua zuzenean joz.

  • 17:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gaur ere Zarautzen umeekin hori abestuta" etorri zaigu 'Faktoria'ra Josu Txapartegi musikaria. Piano eskolak ematen ditu Zarauzko ikastolan, horretarako propio eskuratutako sei tresnekin. Pianoa jotzen duen umea "esnatu" egiten dela kontatu digu; "jotzen ari diren garaian, bi eskuekin jotzen dute, bi klabetan, bi hizkuntzatan batera ariko balira bezala. Horrek burua asko lantzen du".

Josu Txapartegirekin batera, "Piano bat Danirentzat" ekimena zertan den ere jakin dugu. Dani bera eta haren lagun Tomas zuzenean aritu zaizkigu, eta ekimeneko Erik Gonzalezek azaldu digu 4 piano lortu dituztela. EHUk Donostian duen campusean, Correosen, eta Zarautzen ipiniko dituzte horietako hiru, eta laugarrenarentzat kokapen egoki bila dabiltza.

bila dabiltza.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia