Itxi

Faktoria

Animalismoa, gorantz

'Guk bezala behar dute animaliek bizi, tratu ona jaso eta aske izan'

Animalien askapenerako mugimendua izaten ari den goranzko bilakaeraz aritu gara Ainara Atorrasagasti PACMAko kidearekin, Xabier Arratibel Askekintzakoarekin eta Nerea Antia militante historikoarekin.

  • 15:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Animalien askapenerako mugimendua, antiespezismoa eta, orohar, mugimendu animalista gorantz egiten ari da Euskal Herrian. Aktibismo horretan ari diren elkarteetako ordezkariek berretsi digute talde asko sortu direla azken urte hauetan eta bazkide kopurua ere gora egiten ari dela guztietan.Ainara Atorrasagasti PACMAko kidearekin, Xabier Arratibel Askekintzakoarekin eta Nerea Antia militante historikoarekin aritu gara gaiaz 'Faktoria'n Xabier Arratibelen arabera, "paradigma aldatu egin" dea eta Nerea Antiarentzat, berriz, "eklosio bat ari da gertatzen".

Bi ordezkariek uste dute animaliekiko sentitsibilitatea hazten ari dela eta haien babeserako politikak ezartzen ari direla agenda politikoan. Horrez gain, PACMAko ordezkariak gaineratu dute ildo horretan eragitea dela euren helburu nagusia, eta zehaztu du, "hauteskundez hauteskunde boto kopurua bikoiztea" bilatzen dutela.

Animalismoa "joera soziokultural" bat dela aldarrikatu du Atorrasagatik eta "gizakia animalien jabe ez dela  eta animaliek eskubide oinarrizkoak badituztela onartzea" dakarrela. "Gizakiak adina?" galderari honela erantzun dio Antiak: "neurri batean bai, nik animalia batentzako ez dut inoiz eskatuko botoa emateko eskubidea, baina oilo batentzako hegan egiteko eskubidea aldarrikatuko nuke".  Alde horretatik gaineratu du "bizitzeko eskubidea, ondo tratatuak izateko eskubidea eta aske bizitzeko eskubidea, animaliek eta gizakiek, biek, konpartitzen" dugula.