Itxi

Faktoria

Ekosferaren tartea

Zure bizikleta zaharra, bihurtu ezazu elektriko!

Bizikleta elektrikoa merkeago lortzeko bidea proposatu dute Pasaian. Gure bizikletari kit elektriko bat jarrita lor dezakegu bizikleta elektrikoa. Ibai Saavedrak eman dizkigu argibideak.

  • Bizikletak

    Bizikletak

    8:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizikleta elektrikoak, gaur egun, garestiak dira ohiko poltsikoentzat. Horri aurre egin nahian, Pasaian ikastaro interesgarria emango dute, gure bizikleta nola bihurtu bizikleta elektriko. "Ez da zaila, ez erraza. Kit elektrikoak gaur egun non nahi topa litezke eta edozeinek montatzeko modukoak dira, IKEAko muebleak bezala", esan digu 'Faktoria'n Ibai Saavedra irakasleak. Bizikleta elektrikoak egunerokoa erraztuko digu. "Bizikletan ibiltzea modan dago, eletkrikoa izateak abantaila emango digu aldapak dauden tokietan bereziki,  lanera izerditu gabe iristeko, esaterako".

Bizikleta guztiek balio dute berez elektriko bihurtzeko baina ezinbestekoa da bizikleta baldintza onetan izatea. Kit-aren arabera ere badago kontua. "250 euro gastatu litzazkezu kit sinple batean edo 600 euro kit potenteago batean", zehaztu du Saavedrak. Argibide gehiago, 'Faktoria'n egin diogun elkarrizketan.