Itxi

Faktoria

Lander Garro

'Iparraldeko euskaldunaren figura munstro txikiekin gorpuztu dugu'

Herri Urratserako kantuaren bideoklipa osatu dute Lander Garrok eta Gaizka Izagirrek. 'Faktoria'n izan dugu bietako lehena, bideoaren ingurukoak kontatuz.

  • 10:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Herri Urratserako kantuaren bideoklipa osatu dute Lander Garrok eta Gaizka Izagirrek. 'Faktoria'n izan dugu bietako lehena, bideoaren ingurukoak kontatuz. "Irudia hitzen morroi" dela azaldu digu Garrok; "kantak jaso nahi duen horixe bera islatu behar dute irudiek, koherentea izan behar du, eta Ametsen hitzak irakurritakoan, berehala ohartu nintzen kantuaren mezua ez dela ohikoa". Hala, hitzen tono serioa, barrura begirakoa, minez betea islatu ditu kantaren bideoak ere.

Erronka nagusia izan da Iparraldeko euskalduna nola islatu, eta "jazarria den munstro baten itxuran" gorpuztu dituzte.

Hendaian bizi da egun Lander Garro bera eta hark kontatu digu "Ametsen hitzek jasotakoa egunero bizi" duela, eta ongi dagoela "urtero egiten dugun autoafirmazio ariketa utzi, eta tarteka, justu kontrakoa egitea; dena ez delako hain polita eta samurra".

 

 

>